viernes, 20 de mayo de 2016
miércoles, 18 de mayo de 2016
DRAGARIK EZ! EKITALDIA
Apirileko bigarren hamabostaldian eta maiatzeko lehenengo astean Willem Van Oranje draga-untzia Abra kanpoaldeko itsas hondoak suntsitzen eta bertatik hareak ateratzen egon da, Bilboko portuaren handitze lanetan AZ-3 gunena zehazki, beteketa lanetarako erabili dituztenak. Lan hauek ezelako ingurumen kontrolik gabe egin dira. Azken egun hauetan draga-untzia lanean ez badago ere, edozein momentutan itsas hondoen suntsipenarekin jarrai dezakete eta Bilboko Portu Agintaritza beteketa lanetan 20 milioi m3 material behar duen "espigón central" izenekoaren eraikuntza lanen esleipena tramitatzen ari da.
Astakeria honen aurrean gure ezetza ozen entzunarazi nahi dugu eta ostegun honetan maiatzaren 19an arratsaldeko 7etan lehenengo bilkura egingo, Algortan Karitate kalean kokatuta dauden Itxas-gane edo Aldai Patronatuaren lokaletan.
Etorri!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)