miércoles, 11 de marzo de 2009

Coke planari buruzko herri-kontsulta

Herri-kontsultaren aldeko berme - batzordea

“Bat egiten al duzu Muskizen Koke planaren instalazioarekin?”

Aurreko otsailaren 10ean Udaletxeko Gobernu Batzordeak coke proiektuaren jarduerari baimena eman zion eta orain lantegia eraikitzeko baimenaren zain daude. Guzti hori herriaren nahiari kasu egin gabe, jasotako eskaerak, sinadurak, aurkeztutako idazkiak eta egin izan diren konzentrazio eta manifestazioak gaitzesten.

Herriaren nahi hori errespetatzeko asmoz Berme Batzordea sortu da, pentsamolde askotako gizon eta emakumez osatua, Muskizeko bizilagunen artean egingo den gai honi buruzko kontsulta modu demokratikoaz burutua izan dadin.

Horrela, herritar guztioi deialdia zabaltzen dizuegu denontzat hain garrantzi handia izango duen gai honi buruzko prozesuan parte har dezazuen.

Herri honetako alderdiei, eta batez ere udal-batzarra osatzen dutenei, EA, PSE eta EAJ ekimen honetan parte har dezaten eskatzen diegu, bai Berme batzordeko partaideak izaten bai alderdikideei nahia adierazteko eskatzen. Horrenbeste garrantzia duen ekintza baten aurrean, ezin beldurrik izan herriaren parte hartzeari.

Egingo den kontsulta Martxoaren 23tik 28ra bitartean burutuko da auzoz auzo, kalez kale bozketa errazteko. Puntu-puntuan adieraziko dugu botoa emateko egunak eta orduak, baita auzoak ere.

Eta besterik gabe, kontsulta honetan parte hartzeko eskatu egiten dizugu, gai honi buruz duzun eritzia argi utz dezazun, guztion nahia argi gera dadin edozein izanik ere. Gure aldetik lan egingo dugu prozesu hau garbia izan dadin.

Anima zaitez eta parte hartu !!
Coke planari buruzko herri-kontsulta
2009ko martxoaren 23 – 28 Muskizko kaleetan

No hay comentarios: